Gazaren aurka Israelek martxan jarri duen operazio militarrak aurrera darrai, baina nazioarteko komunitateak eraso hori gelditzeko neurri eraginkorrik hartu gabe jarraitzen du.
Gazako hondartzan Armadak egin duen azken sarraskiak, lau umeen heriotza eragin duena, Israelgo estatuak inpunitate osoa duela nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko arauak bortxatzeko eta palestinar populazio zibilaren aurkako neurrigabeko erasoa burutzeko erakutsi du.
Nazio Batuen bultzadapean ostegun honetan indarrean sartu den su-etenak arnasaldi txiki bat emango die Gazako herritarrei. Alta, inork ez luke ahantzi behar palestinar herriak hamarkadaz hamarkada egunero bortizkeria eta eskubideen zapalketa krudelenak pairatzen dituela.
Beste behin ere SORTUk adierazi nahi du nazioarteko komunitateak ezin duela sarraski horren lekuko isila izan. Bere ardura baita palestinar herria babestea.
Ildo beretik, nazioarteko erakundeek bere esku dauden baliabide guztiak jokoan jarri behar dituzte Israelgo estatuari sarraski honi amaiera ematen behartzeko. Eraso militarra gelditzearekin batera, elkarrizketaren aldeko ahalegin guztiak egitea ezinbestekoa da. Erasoa amaitzea ez da nahikoa, ondoren okupazioa bukatzeko neurriak jarri behar dira.
SORTUren ustez, ekarrizketa integralak bakarrik bermatu dezake gatazka honen bideratzea, palestinarrek estatu propioa izateko duten eskubidea bermatuz.
Pasa den igandean Bilbon EH Bilduk antolatu ekitaldiaren bidez egin genuenez, Palestinako herriaren eskubideen aldeko aldarrikapena kalera eramatera deitzen du SORTUk.
Hori dela eta, mugimendu internazionalista eta eragile sozialek deitu mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu euskal jendar