FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak iragarki historikoa egin du. Erakunde armatuak, 1976an sortutako FLNC historikoaren oinordeko denak, jarduera armatuari amaiera eman eta armagabetze prozesuari nahiz klandestinitatetik irteteko prozesuari hasiera emateko erabakia iragarri du komunikatu baten bidez.
Mugimendu armatu korsikarrak emandako pausu esanguratsu honen lehen balorazio gisa, Sortuk adierazpen Korsikak administrazio frantsesaren baitan bizi duen bidegurutze historikoaren mailakoa dela azpimarratu nahi du.
Hain zuzen ere, korsikar Lurralde Asanbladan hautetsiek aurrerapausoak ematen ari dira Korsikak nazio subirano gisa existitzeko duen eskubidea eta bertako herritarrengan eragina duten gaien inguruan erabakitzeko eskubidea bermatzeko akordioetan.
Irlarentzako estatus politiko berriaren aldarrikapena uharteko gizarteren gehiengoak bere egiten du. Preso politikoaren etxeratzearen aldarrikapenarekin gertatzen den gisan.
Bi eskaera horiek, oraindik orain, FLNCren adierazpenaren ostean, saihestu ezinak dira. Eta Estatu Frantsesari Korsikan irekitako aukeraren tamainako erabakiekin jardutea dagokio.
Sortu,
14-06-25