ALBISTEAK

Datorren asteburuan, abuztuaren 1, 2 eta 3an, Korsikan Corsica Liberak antolaturiko "Ghjurnate Internaziunale di Corti 2014" jardunaldietan parte hartuko dute Xabi Larralde Sorturen bozeramaileak eta Igor Zulaika nazioarteko taldeko kideak.

Sortuko delegazioarekin batera, Kataluniar herrialdeetatik eta Sardiniatik etorritako delegazioek euren herrialdetako egoeraren berri eman eta Korsikan izandako aurrerapausoen berri jasotzeko aukera izango dute.

Izan ere, azken ikasturtean aurrerapauso garrantzitsuak eman dira Korsikan, FLNCek ekainaren 25ean aditzera eman zuen bere ekimen armatua bertan behera utzi eta klandestinitatea modu progresiboan atzean utziko duela eta Korsikar Asanbladak erreforma instituzionala martxan jarri du.

Ekimen hauek Korsikan zabaltzen dituzten aukera politikoen inguruan eta Europa osoan erabakitzeko eskubidea egikaritzeko ematen ari diren aurrerapausoen inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute Sortuko kideek.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.