ALBISTEAK

Sortuk elkartasun mezua helarazi nahi dio Kurdutar herriari eta bereziki Rojavako herriari ISISen indarren eraso hiltzaileak jasaten ari den une hauetan.

Administrazio propioa eratu zenetik duela hilabete batzuk, Rojavako egoera ISIS eraso militar orokor baten menpean dago. Talde honek iraunkorki eskualde honetako herritarren aurkako masakreak eragin ditu eta joan den Uztailaren 8an froga argiak daude arma kimikoak erabali izan direla. Salaketa hauek, Nazioarteko instituzio eta Giza Eskubide Elkarteengatik ikertuak eta hedatuak izan behar dira.

ISISek eragindako eraso guztiak salatu nahi ditugu eta nazioarteko eragileei dei egiten diegu talde horren ekinbidea gera dezaten Kurdutar herriaren eskubideak errespetatuak direla ziurtatuz. Agintari turkiarrek ISISen aldeko edozelango laguntza geldituko beharko lukete eta bere burua Ekialde Hurbilean bakea ekarriko duen prozesu demokratiko batean engaiatu beharko luke.

Sortuk ongi etorria eman nahi dio Mr Abdulah Ochalanek berriki Kurdutar Herriaren Konferentzia Nazionala eratzeko deiari zeinetan Iraniar, Irakiar, Turkiar eta Siriar estatuetatik etorritako kurdutar ordezkariek parte hartu beharko luketen. Kurdistanek bizi duen egoera politiko historikoak eta alde askotik dituen mehatxuak lagunduko beharko luke agenda bateratu bat adosten eta herrialdean marko demokratiko erdiesteko bidean.

Gure ustez, nahiz eta kurdutar herriak egoera zaila bizi duen, Irak, Iran eta batez ere Turkia eta Siria r estatuen barnean eman diren mugimenduek, aldaketa politikoak bidera ditzakete eta hauek ziur aski onuragarriak izango dira Kurdutar herriarentzat.

Kurdutar herri borrokak aldaketa politikoen dinamika hau sortzeko gai izan da eta borrokaren bitartez ere kurdutar herriaren eskubide osoak lortuko dituzte. Sortuk Kurdutar herriari bakea eta demokraziaren aldeko borrokan jarraitzeko eta Kurdistan Mendebaldearekin nazioarteko elkartasuna indartzeko konpromezua adierazi nahi du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.