Maite Ubiriaren (Sorturen nazioarteko arduraduna) eta Asier Altunaren (Sorturen Amerikarako arduraduna) iritzi artikulua:
2012ko irailaren bueltan, Habanan, Juan Manuel Santos presidentearen gobernuko ordezkarien eta FARCeko kideen artean, negoziazio prozesu konplexuari eman zitzaion hasiera.
Elkarrizketa mahaia agenda komun batetik abiatu zen, urte guzti hauetan iraun duen gatazkaren arrazoiak heltzeko konpromisotik. Modu horretan, agenda horrek ondorengoa zuen bere baitan: laborantza politiken garapen integrala, parte hartze politikorako bermeak, gatazkaren amaiera, legez kanpoko drogen arazoari irtenbidea ematea, biktimen aferaren lanketa eta akordioen inplementazioa, egikaritzea eta berrespena barneratzen zituen atal bat.
SORTU, Euskal Herriko independentisten alderdiaren izenean, Australiako Aliantza Sozialistari gure agurrik beroenak helarazi nahi dizkiogu.
Lurraren inguruko politika neoliberalei eta muturreko ezberdintasunei, gatazkak eta mundu mailako krisi ekologikoa areagotzen dituztenak, aurre egiten dieten Australiako indar aurrerakoiei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Australian ere ikusten dugu ezberdintasun sozialak handitzen doazela. Australiako indar aurrerakoien ikuspegi internazionalista sakona ere azpimarratu nahi dugu. Ekialdeko Timorreko gatazka ixteko emandako laguntzan erakutsitako elkartasuna, baita justizia eta berdintasunaren aldeko borrokei erakutsitakoa Malasia eta Indonesia kasu eta baita ere lurralde urrunetako borrokei erakutsitakoa, euskaldunei edo Irlandarrei bezala. Zuek, borroka antikolonial eta antinperialistekiko ezkerraren elkartasun historikoa inor baino hobeto ordezkatzen duzue.
SORTUk ongi etorria eman nahi dio Hamasek eta Fatah-k aurkezturiko Batasuneko gobernu berriari.
Zazpi urtetako enfrentamenduari, elkarrizketa eta akordioaren bitartez, amaiera eman diote Fatah eta Hamas-ek gobernu akordio honekin.
Sánchez Cerén El Salvadorreko presidente berriaren kargu-hartze ekitaldi ofizialetan hartuko du parte Sorturen ordezkaritza batek. Sorturen ordezkaritza Maite Ubiria Nazioarteko Harremanetarako arduradunak eta Xabier Mikel Errekondo Amaiur-eko diputatuak osatzen dute.
FMLNko komandante ohiaren izenpetze ekitaldia bihar, ekainak 1, burutuko da eta aurrez, hainbat bilkura izan ditu Sorturen ordezaritzak.