Asier Altuna, Amerikako arduraduna, eta Iñaki Goioaga, Madrilen Amaiur koalizioko Senataria dena, Venezuelan daude Euskal Herriko bake prozesuaren inguruko informazioa bertako hainbat eragile sozial eta politikoei helarazteko asmoarekin. Zentzu horretan Venezuelako Gobernuan dagoen PSUV alderdiarekin bildu dira, euskal bake prozesuaren inguruko konferentzia bat eman dute, non ehun pertsona baino gehiagok parte hartu duten. Hainbat kazetariekin ere bildu dira Euskal Herriko egoera azaltzeko eta Telesur eta Hispan TV telebistetan elkarrizketatuak izan dira.
Sortuk, Palestinar Presoen Aldeko Aliantza Europarraren lehen batzarrean parte hartu du Berlinen eta ongi etorria eman nahi dio Palestinar indarren artean adostu den azken akordioari.
Asteburu honetan, Berlinen, Jon Andoni Lekue, Sortuko ordezkariak, Palestinar Presoen aldeko Aliantza Europarraren lehen batzarrean parte hartu du. Alemaniarako Palestinar enbaxadoreak, PAE (PLO) ko Diasporako Ministeritzako buruak eta Europa osoko hainbat elkarte palestinarren kideek hartu dute parte batzarrean eta palestinar presoek bizi duten egoera latza salatu da.
Nazioarteko Harremanetarako Sortuko arduraduna Gorka Elejabarrietak, Danimarkako hegoaldeko unibertsitateko (University of Southern Denmark), Sønderborg hiriko kanpusean Euskal Herria eta egungo egoera politikoari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldia, unibertsitate honetako mugaldeko eskualdeen ikasketa departamenduak (Department of Border Region Studies) antolatu du.
Martxoaren 21ean, Newroz, urteberri kurduaren jaia ospatzen da. Herri kurduak bere eskubideen alde daraman borrokaren ikurra bilakatu da azken hamarkadetan egun hau.
Sortuk, data esanguratsu honetan, beste behin ere, elkartasunez beteriko agurrik beroena helarazi nahi dio herri kurduari eta askatasunaren alde aurrera daramaten borroka luzeari.
Urte bete pasa da Abdulah Ochalan-ek bake eta demokrazia eszenatoki berri baten itxaropenari ateak zabaldu zizkion adierazpen historikoa egin zuenetik. Buruzagi kurduak bakea lortzeko aurkezturiko bideorriak aldaketa nabarmena suposatu du Kurdistango egoeran.