ALBISTEAK

Sortuk, joan den Otsailaren 25ean plazaratu zuen hausnarketa laburrean, une horretan Ukrainan gertatzen ari ziren mugimendu politikoen inguruko bere kezka eta larritasuna adierazi zuen.

Kiev-eko agintari berrien legitimitatea kolokan egoteaz gain, "gobernu" horretan eskuin muturraren parte hartzeari eta bere agenda politiko baztertzaileari gatazkaren sakontze arrisku bat ekar zezakeela iritzi genion.

Zoritxarrez, gure kezkak bete dira eta eztabaida prozesu demokratiko integral bat burura eramateko indarrik ez da aktibatu. Aitzitik, Kiev-etik Ukraina ekialde eta hegoaldeko herritarren gehiengoen nahiei eta errealitateari muzin eginez konfrontazio dinamika eta tentsio politikoa azkartu da.

Pasa den igandean, martxoak 9, El Salvadorren hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia ospatu zen. Lehenengo itzulian Frenteak lortutako garaipen malguaren ostean, bigarren itzuli hau bi alderdi bozkatuenen zerrenda buruen arteko leia izan da; Salvador Sanchez Ceren FMLNren hautagaia eta Norman Quijano Arenaren hautagaiaren artekoa.

Kanpaina intentsu baten ostean eta emaitza estuekin bada ere, (%50,2a FMLNk, %49,8a Arenak), Salvador Sanchez Ceren izango da hurrengo 5 urteetan El Salvadorreko presidentea. Urteetako lan gogorra errekonozituz, herriak Askapen Nazionalerako Farabundo Marti Fronteari eman dio garaipena.

Siriako kurduen Democratic Union Party alderdiarekin batzartu da gaur Sortu. PYDko ordezkariak hainbat bilkura egiten ari dira Euskal Herrian. Saleh M. Mohamed PYDko presidentearekin eta Hassan Mohamed Ali nazioarteko harremanetarako lantaldeko kidearekin batzartu dira Maite Ubiria eta Pernando Barrena. Siriako kurduak garatzen ari diren prozesuaz eta Euskal Herriko egoeraz aritu dira bilkuran.

Joan den larunbatean emakume kurduek "Gyneology"aren inguruan antolaturiko lehen konferentzian hartu du Iraide Lejarretak, Europarako Sorturen ordezkariak. Gyneology terminoak; emakumeen zientzia esan nahi du. Konferentziaren antolatzaileak hauek izan ziren: Cenî Office of Kurdish Women for Peace, Utamara eta International Free Women's. Konferentzia, Alemaniako Kolonia hirian ospatu zen.

Konferentziaren helburua egungo zientzia menderatzaileak eta beren egitura patriarkal eta kapitalistak desmuntatzea eta horiei alternatibak sortu, elkarbanatu eta eztabaidatzea zen etorkizunari begira pentsatu eta bizitzeko era alternatiboak planteatuz.

Sortuko kidea, Iraide Lejarretak konferentzietako batean parte hartu zuen, patriarkatuari kritika zorrotza eginez Euskal Herriko ikuspegitik; askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan diharduen herri ikuspegitik.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.