Atzo Waterkloofen ANCren azken agurrean parte hartu ondoren, beharrezko agiriak jaso eta O.R.Tambo aireportura abiatu ginen. Johanesburghoko aireportuak apartheiden borrokaren beste buruzagi esanguratsuaren izena du. Mandela herritar orok maite badu, Tambo ANCko militante guztien bihotzetan dago. Berak zuzendu zuen ANCren borroka Mandela espetxean zegoen bitartean. Berak gidaturiko lehoi gazteek egin zioten aurre apartheidari. Kanpo aferetako oroigarriak dion bezala "O.R.Tambo abertzaletasuna, osotasuna, umiltasuna, pasioa".
Arratsaldeko seietarako Eastern Cape probintziako East London hiriburura heldu gara. D.Woods Daily Dispatcheko zuzendaria eta egunkaria bera bertakoak ziren. Steve Bikoren heriotza jakinaraziko zuen kazeta zuzendaria hain zuzen.
Sortu-ren ordezkari eta senatari Urko Aiartza Hegoafrikan da ANCk gonbidaturik Nelson Mandelaren omenezko ekitaldietan parte hartzen.
Gaur Waterkloof-eko base militarrean ANCk antolatutiko azken ekitaldian izan da Aiartza. Ekitaldian, nazioarteko ordezkari ezberdinekin batera Mandelaren hilkutxaren ohorezko guardiako kide izateko aukera izan du Aiartza. Berarekin batera izan dira Sinn Feineko Gerry Adams eta Frelimo, MPLA, Swapo, Fronte Polisario zein Palestinako Askapen Erakundeko buruzagiak.
Waterkloof-eko basetik Mandelaren sorterrira daramate Nelson Mandelaren hilkutxa. Wunu herrian egingo zaio Mandelari Estatu-hileta eta bertan izango da lurperatua. Estatu-hiletan parte hartzera gonbidatua izan da Sortu.
Sortu,
2013ko abenduak 14
SORTUren Ameriketarako ordezkaria, Asier Altuna, Brasilgo Partido dos Trabalhadores alderdia Brasilian ospatzen ari den 5. kongresuan parte hartzen ari da. PTk hauteskundeak irabazi eta Lula da Silva Brasileko presidente aukeratu zutenaren hamargarren urteurrenenaren testuinguruan ospatzen ari da biltzarra.
Kongresu honetan alderdiaren zuzendaritza berria eta datorren urtean Brasilen ospatuko diren hauteskunde orokorretarako hautagaia aukeratuko dira. Kongresuaren irekiera ekitaldian Brasilgo presidente ohi Lula da Silva, zein alderdiko lehendakaria Rui Falcaok esan zuten egungo presidentea, Dilma Rousseff dela alderdiak aurkeztu dezakeen hautagairik onena 2014ko hauteskundeetarako.
Mandelaren agurreko ekitaldiek aurrera darraite. Milaka eta milaka lagun gara aniztasuna irudikatzen duten agur ekimen hauetan parte hartzen ari garenak. Egun hauetan zerbait esanguratsua eta biziki berezirik bada, herritarrek Madibarekiko agertzen duten etengabeko eskertzea da. Kaleetako txoko desberdinetan, dendetan, bulegoetan, eta noski, apartheidaren ikur zen Union Building delakoan Madibaren presentzia eta eskertze mezuak zenbatezinak dira. Milaka herritar dira, Hegoafrikako txoko desberdinetatik gerturatuak, hilotzaren aurretik igaro eta azken agurra ematen ari direnak.
Aurreko egunetan, Sowetoko futbolzelaian nahiz Luthuli House-en izan baginen, atzo Madibaren etxean, Houghtonen, egoteko aukera izan genuen bere senideekin. Bertan, egunero, bere etxean burutzen den ekitaldi erlijiosoan parte hartu genuen; bost eliza desberdinetako kideen nahiz etxe inguruan bildutako ehunka lagunen presentziarekin. Kantuz beteriko agurra hau ere.