ALBISTEAK

Gaurkoa egun luzea izan da. Atzoko ekitaldi jendetsuaren ondoren gaur goizean Luthuli Housen izan gara, Johannesburgon. Bertan ANCk ezarritako dolumin liburuan sinatu ondoren kanpo aferetako batzordearekin bildu gara.

Doluminak eta esker onak azaldu ondoren eta atzoko ekitaldiaren gorabeherak aipatu ondoren, laburrean Euskal Herrian emaniko azken gertaerak aipatu ditugu ( 197/2006 dotrinaz Estrasburgok harturiko erabakia, preso politikoen egoera, konponbide prozesuari ezarri nahi zaion blokeoa) bai eta Hegoafrikako egoeraz mintzatu ere. Hurrengo urtean hauteskundeak ospatuko dira eta horrek herrialdeko egoera baldintzatuko du.

Ondoren Pretoriara abiatu gara eta Nazioarteko eta kooperazioko departamentuak antolatutako ekitaldian egon gara. ANCren nazioarteko elkartasunaren adierazle Palestinaren Askapenerako Erakundea eta Polisarioko ordezkariak mintzatu dira, baita komunitate latinoko ordezkariak. Europatik, Suediako Alderdi Sozialistako ordezkaria mintzatu da.

Ekitaldi ostean Mac Maharaj Jacob Zuma presidentearen bozeramailearekin izan gara bai eta Ebrahim Ebrahim Kanpo Aferetarako Ministro-ordearekin ere. Hauekin doluminak eta eskerrak agurtzeko parada izan dugu. Orain Unión Buildings era goaz. Nelson Mandelaren gorpua presente den lekura.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.