ALBISTEAK

Gaur Sowetoko estadioan mundu guztitik etorritako ordezkariak batu gara. Handi zein txikiak denok hegoafrikarrekin elkartasunean. Elkartasunez Nelson Mandela izan dena omentzeko eta egin duena eskertzeko. Eskertzeko a baita ere nazioarteko politikan gatazken konponbidearen alde azaldu izan zuen jarrera irmoa. Zetazko eskularruan bilduriko irmotasuna.. Horrela egin zuen Indonesian, Ekialdeko Timorreko gatazka dela-eta, Indonesiako presidenteari oso hitz goxoekin Xanana Gusmau askatzeko eskatuko zionean eta konponbidearen alde agertu zenean (une horretan Indonesiako Gobernua ANC alderdia diruz laguntzen ari zen hauteskunde kanpainan). Horregatik dago besteak beste Xanana Gusmau hemen. Edota Arafati hitz go xoekin kasurik egin ez zionean, honek Marokoko erregeak presionaturik sahararrak ez babesteko eskatu zionean. RASDek onarpen diolomatikoa du hegoafrikan Madriden ez bezala. Eta noski horregatik gerturatu da Polisario frontea. Irlandar gatazkan ere, nahiz eta Erresuma Batuko erreginarekin ha- rreman oso ona izan, bai eta britainiar gober- nuekin ere, bere lehen bidaian elkarrizketaren beharra azpimarratu zuen Londresen, ondoren etorriko zen prozesua babestuz. Martín McGuinnes dugu hemen. Palestinarren alde beti altxatu zuen ahotsa eta BenGurionen Rebelión liburuaren miresle izateak ez zuen palestinarren herri eslubideekiko zuen babesa aldarazi. Abu Mazen hemen da. Askatu ostean azkar egin zuen bisita Cubara eta Fidel Castro eta kubatar iraultza goraipatu zituen, kubatar herriak eskeinitako laguntza ezagutzeaz gain. Horregatik dago Raúl Castro.

Eta ezaguna ez bada ere, euskal gatazkan jarrera bera izango du. Noski, Mandelak ez du izango inolaz ere irlandar auziari buruz zuen ezagutza maila bera eta Espainiari buruz izango duen ezagutza garai horretan mundu osoan saltzen zen trantsizio eredugarriaren erreferentziaren baitan emango da. Halere, 1999an, espainiar errege-erreginek Hegoafrikara egingo duten bisitaldia dela-eta emaniko diskurtso ofizialean, euskal gatazka eta bake prozesua izan- go ditu hizpide: «South Africa was able to learn much of Spain's experience. And we sincerely ho- pe that those involved in the Basque peace pro- cess will find encouragement in our humble ex- perience that even long-standing and seemingly insurmountable differences can be resolved th- rough negotiation».

Ez da arritzekoa beraz 2009an Mandela Fundazioak Bruselako agiria babestea Mandelaren pentsamenduarekin bat egiten duelako. Ez da arritzekoa ere ANC euskal gatazkaren konponbidearen alde agertu izana. Horregatilk dago Sorturen ordezkaritza gaur hemen Soweton.

Mila esker Madiba.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.