ALBISTEAK

Lehenik eta behin, SORTUk, Venezuelako herria zoriondu nahi du, era baketsu eta lasaian garatu diren udal hauteskunde hauetan erakutsitako jarrera demokratikoarengatik.

SORTUk bere poza adierazi nahi du hauteskunde hauetan proiektu bolivartarra bultzatzen duten hautetsiek lortutako garaipenarengatik.

Sortuk omenaldia egin dio Donostian Nelson Mandelari. Ekitaldian Hasier Arraizek hitz egin du, hona esandakoa: 

Gaurko ekitaldi xume hau egiteko Nelson Mandela handiak bere fundazioaren bitartez edo Hego Afrikako gobernuari eta ANCri Ezker Abertzalearengatik eta batez ere Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko prozesuarengatik egindako guztia eskertzea arrazoi nahikoa litzateke. Eta horretan ANC eta Hego Afrikako Alderdi Komunista aspalditik bidelagun ditugula esatea Ezker Abertzalearentzat ohore handia da oso.

Baina gaurkoan, hil zenetik bi egun besterik igaro ez direla, Madibaren figura eta ibilbidea gogora ekarri nahi baldin baditugu ez da bakarrik guregatik egindakoarengatik izango, baizik eta Nelson Mandela pertsona osoak mundu honetan utzitako ondare guztiarengatik.

Para un revolucionario no hay juez mas severo que su conciencia, ni arma mas poderosa que el ejemplo.

Hoy, cuando cada vez es mas evidente que los enemigos de la paz son los mismos que los de la libertad e igualdad de los pueblos y los seres humanos...

Euskal Herritik gauza bakarra esan nahi dizugu: zauden tokian zaudela egin gurekin irri, borrokak jarraitzen duelako!

Agur Madiba, eskerrikasko eta irabazi arte!

Logroñoko espetxetik, Arnaldo Otegi

Para un revolucionario no hay juez mas severo que su conciencia, ni arma mas poderosa que el ejemplo.

Hoy, cuando cada vez es mas evidente que los enemigos de la paz son los mismos que los de la libertad e igualdad de los pueblos y los seres humanos…

Euskal Herritik gauza bakarra esan nahi dizugu: zauden tokian zaudela egin gurekin irri, borrokak jarraitzen duelako!

Agur Madiba, eskerrikasko eta irabazi arte!

Logroñoko espetxetik, Arnaldo Otegi

- See more at: http://www.arnaldotegi.com/?p=1498#sthash.TMhmIqWz.dpuf

SORTUk saminez jaso du Nelson Mandela apartheidaren aurkako borrokalari kementsu eta Hego Afrikako herritarrek demokratikoki hautaturiko lehen presidentearen heriotzaren berri. Bere herriaren maitasuna eta munduaren begirunea lortu zuen buruzagi handiak hutsune handia uzten du bere herrialdean eta Afrika osoan.

Horregatik, gure dolumin sentikorrenak adierazi nahi dizkiogu Hego Afrikako herri eta agintariei, eta bereziki ANC alderdiari eta apartheidaren aurkako mugimenduari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.