Lehenik eta behin, SORTUk, Venezuelako herria zoriondu nahi du, era baketsu eta lasaian garatu diren udal hauteskunde hauetan erakutsitako jarrera demokratikoarengatik.
SORTUk bere poza adierazi nahi du hauteskunde hauetan proiektu bolivartarra bultzatzen duten hautetsiek lortutako garaipenarengatik.
Hauteskunde hauetan lortutako garaipena aldez aurretik lortutako garaipenei (bai hauteskunde presidentzialetan bai eskualdeko hauteskundeetan) gehitu behar zaie. Honek, Hugo Chavez komandante ahaztezinaren borrokan oinarrituriko proiektu politikoarekiko babes erakustaldi berri bat suposatzen du.
Azkenik, dei egiten diegu Venezuelako indar guztiei, hautets ontzien bidez adierazitako herri borondatea errespetatu eta denak batera lan egin dezaten Venezuela hobeago bat eraikitzeko.