ALBISTEAK

Sortuk Kataluniako alderdi politikoak zoriondu nahi ditu erabakitze eskubidearen aldeko adostasun honetara iristeagatik.

Euskal Herrian Sortuk ere halako bidea egiteko asmoa du; gure bide propioa egin nahi dugu eta hemen ere horrelako adostasunak lortu nahi ditugu.

Espainiako alderdi nagusienak diren PP eta PSOEri eskatzen diegu heldutasun demokratikoa izan dezatela, eta erabakitze eskubidea den oinarri demokratiko unibertsala onar dezatela lehenbailehen.


Gaurkoa egun luzea izan da. Atzoko ekitaldi jendetsuaren ondoren gaur goizean Luthuli Housen izan gara, Johannesburgon. Bertan ANCk ezarritako dolumin liburuan sinatu ondoren kanpo aferetako batzordearekin bildu gara.

Gaur Sowetoko estadioan mundu guztitik etorritako ordezkariak batu gara. Handi zein txikiak denok hegoafrikarrekin elkartasunean. Elkartasunez Nelson Mandela izan dena omentzeko eta egin duena eskertzeko. Eskertzeko a baita ere nazioarteko politikan gatazken konponbidearen alde azaldu izan zuen jarrera irmoa. Zetazko eskularruan bilduriko irmotasuna.. Horrela egin zuen Indonesian, Ekialdeko Timorreko gatazka dela-eta, Indonesiako presidenteari oso hitz goxoekin Xanana Gusmau askatzeko eskatuko zionean eta konponbidearen alde agertu zenean (une horretan Indonesiako Gobernua ANC alderdia diruz laguntzen ari zen hauteskunde kanpainan). Horregatik dago besteak beste Xanana Gusmau hemen. Edota Arafati hitz go xoekin kasurik egin ez zionean, honek Marokoko erregeak presionaturik sahararrak ez babesteko eskatu zionean. RASDek onarpen diolomatikoa du hegoafrikan Madriden ez bezala. Eta noski horregatik gerturatu da Polisario frontea. Irlandar gatazkan ere, nahiz eta Erresuma Batuko erreginarekin ha- rreman oso ona izan, bai eta britainiar gober- nuekin ere, bere lehen bidaian elkarrizketaren beharra azpimarratu zuen Londresen, ondoren etorriko zen prozesua babestuz. Martín McGuinnes dugu hemen. Palestinarren alde beti altxatu zuen ahotsa eta BenGurionen Rebelión liburuaren miresle izateak ez zuen palestinarren herri eslubideekiko zuen babesa aldarazi. Abu Mazen hemen da. Askatu ostean azkar egin zuen bisita Cubara eta Fidel Castro eta kubatar iraultza goraipatu zituen, kubatar herriak eskeinitako laguntza ezagutzeaz gain. Horregatik dago Raúl Castro.

Aparthaiden aurkako borrokalaria izan zen Nelson Mandelaren aldeko omenaldia egiten ari dira gaur, abenduak 10ean, Johannesburgon.

Milaka herritarren eta munduko agintarien presentzian, Hegoafrikako presidente ohiaren aldeko ekitaldia ospatzeko Sowetoko FNB estadioa aukeratu da. Kirol areto horretan hitzaldi historikoa egin zuen Mandelak, 27 urte espetxean egon ondoren askatasuna berreskuratu berri zuelarik.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.