ALBISTEAK

Amaiur-eko senatari eta SORTUko kide den Urko Aiartzak, joan den asteburuan Irlandako Omagh hirian ospaturiko Sinn Féin – Republican Youth gazte erakundearen kongresuan hartu du parte.

Irlanda osotik etorritako 150 ordezkaritza baino gehiagok parte hartu dute kongresu honetan. Bertan, Sinn Feineko gazteak Irlandar batasunaren alde irmoki lan egiteko bere konpromisoa berrestu dute.

Iritzi artikulua: Joseba Alvarez

"Europar Batasuna" eta "Sozialismoa" izan ziren Sorturen Oinarri Ideologikoen eztabaida prozesuko puntu korapilatsuenak. Gaur, 2014ko maiatzaren 25ean egingo diren Europar Batasuneko hauteskundeetarako sei hilabete eskas geratzen direnean, garrantzitsua da finkatu genuen iritzia gogoratzea eta horren arabera hauteskundeetan nola jokatu behar dugun argitzea.

Batetik, Sortuko kideok, independentistak garenez, gure helburua ez dela egungo marko autonomiko edota instituzionalen hobekuntza bilatzea esan genuen, independentziarako bidea jorratzea baizik, Europan euskal estatua, euskal errepublika, sortzeko asmoz. Eta independentzia nahi dugu, gure eredu politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaz erabakitzeko eskubidea bermatzeko eta gauzatzeko modu bakarra delako.

SORTUk "Marwan Barghouti eta Palestinar Preso Politiko guztiak askatu" nazioarteko kanpainari bere babes osoa azaldu nahi dio. Kanpaina hau urriaren 27an abiatu zen Robben Island Hegoafrikako irla esanguratsuan. Bertan egon ziren espetxeratuak Apartheid garaian Nelson Mandela, Govan Mbeki, Walter Sisulu, Ahmed Kathrada eta apartheidaren aurkako beste hainbat borrokalari.

Europarako Sortuko ordezkaria den Igor Zulaikak, Sinn Feinek, hurrengo larunbata 19, Londonen antolaturiko konferentzian izango da.

"Irlanda berri baterantz: bake prozesuaren fase berri bat" konferentzia, Ostiral Santuko akordioen 15 urteurrenaren harira ospatzen da.

Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 15 urte hauetan Irlandako egoeran zein Irlanda eta Bretainia Handiaren arteko harremanetan aldaketa garrantzitsuak eman dira.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.