ALBISTEAK

SORTUk "Marwan Barghouti eta Palestinar Preso Politiko guztiak askatu" nazioarteko kanpainari bere babes osoa azaldu nahi dio. Kanpaina hau urriaren 27an abiatu zen Robben Island Hegoafrikako irla esanguratsuan. Bertan egon ziren espetxeratuak Apartheid garaian Nelson Mandela, Govan Mbeki, Walter Sisulu, Ahmed Kathrada eta apartheidaren aurkako beste hainbat borrokalari.

Robben Island-en izandako ekitaldia Marwan Barghouti eta Palestinar Preso Politiko guztien askatasuna eskatzeko Palestinar kanpaina herritarrak eta Ahmed Kathrada Fundazioak antolatu zuten.

Ahmed Kathradak 1962an "Nelson Mandela eta Hegoafrikar preso politiko guztiak askatu" kanpaina abiarazi zuen, berau atxilotu eta Nelson Mandela eta beste batzuekin Robben Island uhartean espetxeratua izan aurretik.

Egun, 5.000 Palestinar Preso Politiko baino gehiago daude Israeldar espetxeetan. Euskal Herritik, non 600 Preso Politiko baino gehiago dauden Espainiar eta Frantziar espetxeetan, gure babes guztia adierazi nahi diogu Barghoutiri eta Palestinar Preso guztiei.

Bizi luzea Palestinar borrokari!
Barghouti Askatu, Palestinar Preso Politiko guztiak Askatu!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.