2010eko martxoan, hainbat Bake Nobel saridunek sinaturiko Bruselako Adierazpena euskalkonponbide prozesuarekiko nazioarteko komunitatearen etengabeko inplikazioaren abiapuntua izan zen.
Ordutik, Euskal Herrirako bake eszenatokiaren eraikuntzaren alde, mota eta tamainakoekimenak izan dira nazioartean.
Nazioarteko konpromisoaren adierazle nagusia, bigarren urtemuga bete berri duen AietekoKonferentzia izan zen. Bertan, nazioarteko pertsonalitate esanguratsuek, elkarrizketanoinarritutako bide orri bat zehaztu zuten gatazkaren konponbidea bideratu ahal izateko.
Bi urte geroago, “Euskal Herriarentzako Bakearen Aldeko Kontinenteko Topaketa” gauzatu zenatzo. Ekimen berri honek beste behin ere nazioarteko komunitateak euskal bake prozesuarekikoduen atxikipena erakusten du.
18 pentsonalitatek, horietarik 13 presidente ohik, Aieten irekiriko bidea babestu zuten Mexiko Hiriko Museoan eginiko ekitaldiaren bidez. Eta gaur bertan, ekimen horren antolatzaileak izandiren eta giza eskubideen alde egindako lanagatik ezagunak diren gizarte erakundeek,kontinente Amerikarraren baitan zein kanpoan aurrera eramateko ekimenak iragarriko dituzte.
Mota honetako ekimenak euskal gizartean irekiriko esperantza finkatzeko eta gureherriarentzako irtenbide elkarrizketatuen alde lanean dihardutenen herritar eta eragileororentzat bultzada gisa ulertzen ditugu. Era berean, gure ustetan ekimen horiek agerian uztendute Estatu espainiarraren zein Frantsesaren jarrera inboluzionistak etorkizunik ez duela,denbora politikotik kanpo dagoelako.
Horregatik, SORTUk, lehenik eta behin Mexikon burutu den topaketaren antolatzaile nahizparte-hartzaile guztiei bere errespetua eta esker ona adierazi nahi die. Izan ere, euren lan nahizprestutasunarekin ideologia nahiz ibilbide oso desberdina izan duten pertsonalitateek euskalgizartearen gehiengoak bake justu eta iraunkorrerako duen nahia eurena egitea lortu dute.