ALBISTEAK

SORTUk, Swazilandiako poliziaren unitate bereziak aurrera eramandako Musa Dube bertako alderdi komunistaren idazkari ordearen atxiloketa salatu nahi du eta Duberen berehalako askatasuna eskatzen du.

Irailaren 14ean Swazilandiako poliziaren unitate bereziak, Lukhozi-k, Musa Dube Swazilandiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi ordea atxilotu zuen, Mswati-ren erregimenak datorren Irailaren 20an antolaturiko "hauteskundeak" boikotatzearen aldeko kanpainan parte hartzen ari zenean.

Entzutegi Nazional espainiarrak 4 independentista galiziarrei ezarririko zigor gogorren harira, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

Lehenik eta behin, Entzutegi Nazionalaren epai berri hau irmoki salatu nahi dugu.

Salbuespenezko auzitegi espainiarrak ezarririko zigorrak helburu politiko argi bat du: mugimendu independentista galiziarra kriminalizatzea.

Azkenik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu zigorturiko independentistei bai eta Galizako mugimendu independentistari.

Duela 40 urte, zorigaiztoko 1973ko irailaren 11an, Pinochetek, Estatu Batuen oniritziarekin, gidaturiko estatu kolpe militar faxistaren testigu zuzena izan zen mundua.

Denok dugu gogoan hegazkin militarrek "Palacio de la Moneda" bonbaz erasotzen zuteneko irudia. Bertan zegoen Herriak aukeratutako lehendakaria, Salvador Allende Jauna, bere bizitzarekin herriak aukeratutako gobernua defendatzen; herritar batasuna eta demokrazia ankerkeria faxistaren aurrean defendatzen. Kolpe militar honek hasiera eman zion atxilotze tortura, erailketa eta era guztietako basakerien garai bati.

Sortuk  Siriako  gobernua  eta  herritarrak  jomugan  jarri  dituen  kanpoko  eraso militarra irmoki salatu nahi du.

Sortuk mendebaldeko potentziek azken bi urtetan Siriako gatazkan izan duten esku-hartzea guztiz kaltegarria izan dela agerian utzi nahi du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.