ALBISTEAK

Galizako Dia da Patria-n burutu behar ziren mobilizazioetan parte hartzeko Santiagon diren Sorturen ordezkariek doluminak eta elkartasuna adierazi dizkiete tren istripuan izandako hildako eta zaurituen senide zein lagunei bai eta Galizako herriari.

Galizako indar politiko ezberdinek deituriko ekitaldietan ziren parte hartzekoak Sorturen izenean Xabier Mikel Errekondo, Txelui Moreno eta Iñaki Gil de San Vicente. Errekondo BNGk deituriko mobilizazio eta eztabaidetan zen parte hartzekoa, Moreno Anovak antolaturikoetan eta Gil de San Vicente Nos-UP-k deiturikoetan.

Syrizak asteburuan Atenas-en burutu duen lehen kongresuan hartu du parte Iraide Lejarretak, Sorturen Europarako arduradunak. Syrizako ordezkariekin biltzeko aukera izan du Lejarretak, bai eta kongresuan parte hartu duten hainbat nazioarteko ordezkaritzekin.

Jon Andoni Lekue SORTUren Europarako ordezkariak, KOE antolakunde politikoak urtero antolatzen duen "Resistance Festival" ekimenean parte hartu du joan den asteburuan. Ernai eta Askapenako kideek ere hartu dute parte jaialdi honetan.

SORTUren Europarako ordezkaria, Iraide Lejarretak, joan den larunbatean Alemaniako Dortmund hirian ospaturiko Zilan Women's Festibalean parte hartu zuen. Jaialdi hau CENI (Emakume Kurduen Bake Bulegoa) erakundeak antolatu zuen.

Iraide Lejarreta "Emakumeen papera bake prozesuetan" izenburupean antolaturiko mahai-inguruko hizlarietako bat izan zen. Berarekin batera Pervin Odoncu Turkiako HDK-ko (Herrien Kongresu Demokratikoa) kidea eta Gonül Kaya (militante politiko kurdua) hitz egin zuten.

Iraide Lejarreta bere hitzartzea joan den urtarrilean Parisen eraildako 3 emakume kurduak omenduz hasi zuen. Jarraian Euskal Herriak egun bizi duen egoera azaldu zuen eta honekin batera emakume talde ezberdinak bilakaera politiko honetan izandako papera aipatu zuen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.