Turkiako Human Rights Association elkarteak antolaturik bihar Istanbulen burutuko den "Sharing world peace building experiences" konferentzian hartuko du parte Gorka Elejabarrieta SORTUren ordezkariak. Konferentzian Hego Afrika, Irlanda, Kolonbia eta Euskal Herriko gatazka politikoen konponbide prozesuak aztertuko dira.
Horretarako, Human Rights Association-eko kideez gain, Essa Moosa epaile hegoafrikar eta Nelson Mandelaren abokatu izandakoak, Pat Doherty Sinn Feineko parlamentariak eta FARCen aditua den Alfredo Camelo historialari kolonbiarra izango dira hizlari, Gorka Elejabarrietarekin batera.
Bi saio izango ditu konferentziak, lehenak Conflicting parties' roles in negociation process izenburukoa eta bigarrena Effective means and methods in a peace process izenburukoa. Bietan hartuko du parte Elejabarrietak.