ALBISTEAK

SORTUk tristuraz jaso du Ruairí Ó Brádaigh ibilbide luzeko irlandar errepublikar militantearen heriotzaren berria. Ezker Abertzaleak gogorarazi nahi du berarekin izandako harremana Sinn Feineko zuzendaritzako kide eta lehendakari izan zen garaietan eta mugimendu errepublikarrean Ruairí Ó Brádaighek izandako parte-hartzea omendu nahi du. Egoeraren azterketaz ezberdintasunak izan arren Irlandar errepublikar zintzo honi gure omenaldia eskaintzen diogu.

SORTUren Nazioarteko Saila

Euskal Herria 2013ko ekainaren 7an

Gorka Elejabarrieta eta Igor Zulaika, SORTUko kideek Britainia Handiko parlamentuan burutu den Bake prozesua indartzeko Foro sozialaren gomendioen aurkezpen ekitaldian presente egon dira. Ekitaldia atzo burutu zen, Westminsterren.

Aurkezpena "All-Party Parliamentary Group on Conflict Issues" (gatazken inguruko alderdi ezberdinen arteko talde parlamentarioa)k antolatu du eta Lord Alderdice liberal demokratak gidatu zuen. Lord Alderdice, 1998 eta 2004 urteen artean Ipar Irlandako asanbladaren lehendakaria izan zen.

SORTUren Nazioarteko harremanen arduraduna, Gorka Elejabarrietak, Euskal Herriko konponbide prozesuaz eta egungo egoeraren inguruan Oslo-n (Norvegia) ospatu den mintegi batean parte hartu du.

Mintegia, Bake Ikerketarako Osloko institutuak (PRIO)k antolatu du eta institutu honen ikerketa proiektu berriaren abiapuntua izan da. Ikerketa berri honek "Subirautzak pentsatzen: Estatuen mugak eta globalizazioa" gaia jorratuko du eta Norvegiako ikerketa kontseiluarengatik finantzatua dago.

Chbari Abdelmoumen-en heriotza dela eta Sortuk bere doluminik sentikorrenak bidali nahi dizkie ANNAHJ ADDIMOCRATI-ko lagunei eta ezker marxista eta demokratikoari, herri marokoarrak erregimen monarkiko alauitarekiko mantendutako erresistentziaren erreferente baten galera dela eta. Chabari, preso politiko ohia, Bide Demokratikoa-ren sortzailea, idazkaritza nazionaleko kidea eta nazioarteko harremanetako arduraduna herrien eskubideen defendatzaile sutsua izan zen; hala Saharar herria babesteaz gain, ezker abertzalearekiko elkartasuna agertu izan zuen besteak beste. Maroko eta Magreb berri eta mundu hobeago baten aldeko borrokalaria.

Jaso dezatela Bide Demokratikoko lagunek gure elkartasunezko besarkada.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.