ALBISTEAK

Datorren maiatzaren 20ean Fronte Polisariok Mendebaldeko Sahararen, independentzia nazionalaren aldeko borroka hasi zelaren 40. urteurrena ospatuko du. Borroka hau NBE-k bere 1514(XV) erresoluzioan onartutako nazioarteko legalitatearen baitan garatzen da. Erresoluzio honetan menderakuntza kolonialean dauden herrialde eta herriek beraien independentziaren alde borrokatzeko duten eskubidea onartzen da.

NBEk bere 3437(1979) erresoluzioan zehazki definitzen du Sahararen dominazioa Marokoko indarren aldetik "okupazio militar" gisa, zoritxarrez denboran luzatzen den okupazioa. Egoera jasangaitza honen azken adibidea Marokoko espetxe batetik dator. Ait Melul-eko kartzelan zegoen Mohamed el-Burhimi 22 urteko preso sahararra hil egin da. Presoak bere espetxeratzea salatzeko gose grebari ekin zion iragan apirilaren 30ean.

Euskal Herriak orokorrean eta ezkerreko abertzaleek bereziki gure babes osoa adierazi diogu herri sahararrak bere autodeterminazio eta independentziaren alde daraman borrokari..
Guzti horregatik eta Polisario mugimenduarekin elkartzen gaituzten elkartasun lokarri sakonak kontutan harturik, Urko Aiartza senatariak, 40.urteurrena ospatzeko Tindouf-en maiatzaren 9tik 11ra antolatu ospakizunetan parte hartu du. Irudian, Urko Aiartza eta Mohamed Abdelaziz. Euskal senatariak Arnaldo Otegiren liburu-elkarrizketa oparitu dio Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.