ALBISTEAK

Martxoaren 31ean Aberri Eguna ospatuko dugu. Aberria Eguna nazio bat garela aldarrikatzeko eguna da. Zazpi herrialdeko euskal herritarrok osatzen dugu Euskal
Herria, baina, mundu zabalean diren euskal herritarrak aitzat hartu gabe nekez irudikatu dezakegu gure nazioa.

Zazpiak Bat ikur gisa harturik, Euskal Herriko enbaxadore onenak izan dira eta badira "zortzigarren probintzia" osatzen duten euskaldunak. Mundu zabalean euskal kultura eta euskal izaera lau haizetara zabaldu dituzuen aberkideak inoiz baino hurbilago sentitzen zaituztegula adierazi nahi dugu.

SORTUko ordezkaria eta Amaiur-ko senataria den Urko Aiartzak, Tunisiako Fronte Popularraren kongresuan zein alderdi honek antolaturiko nazioarteko konferentzian parte hartu du.

Sorturekin batera nazioarteko hainbat indar aurrerakoi gonbidatuak izan dira kongresu honetara. Bertan beteak beste Maroko, Egipto, Algeria, Siria, Palestina, Libano Portugal, Katalunia, Espainia, Italia, Frantzia, Grezia, Venezuela Kolonbia zein Haitiko ezkerreko indarrak egon dira.

Udaberriaren etorrera iragartzen duen Newrozek esanahi berezia dauka Kurdistango herriarentzat. Estaturik gabeko nazio honentzat askatasuna sinbolizatzen duen sua da besta eta aldarrikapena uztartzen duen ospakizunaren osagai nagusietako bat.

Azken hamarkadetan Newroz eguna oso egoera zailean ospatu da. Turkiar estatuak errepresio bortitza eman du plantan.

SORTUren nazioarteko arloko kide Gorka Elejabarrieta Newroz ospatzeko ostegunean Kurdistango Diyarbakir hirian burutuko diren ekitaldietan izango da.

BDP alderdi kurduak gonbidaturik izango da SORTU Diyarbakir-en eta besteen artean, Diyarbakir-eko alkate den Osman Baydenmir-ekin eta BDP alderdiko nazioarteko arduradun eta Ankaran diputatua den Nazmi Gür-ekin bilduko da Elejabarrieta.

Abdullah Ocalan-ek iragarri bezala, PKKren balizko su eten iragarpen baten testuinguruan burutuko da aurtengo Newroz.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.