ALBISTEAK

Hugo Chavez Komandante Presidentearen heriotzaren berria lau haizetara zabaldu zenetik ehunka milaka venezuelarren malkoek bustita baina eguzki distiratsu batekin esnatu zen atzo Caracas.

Buruzagi errepikaezina agurtzeko aukera galdu ez nahi zuten Chavezen jarraitzaileek beteriko etorbide zabalek irudi bitxia zuten; kolore txuri eta gorriz jantzia, musika asko, freskagarriak – lege lehorra ezarri da luto ofizial egun hauetan – eta jatekoak saltzeko postu inprobisatuak eta elkar-kontsolatze adierazpen asko. Euskal Herrian ezagutzen dugun doluaren oso ezberdinak diren dolu adierazpenak; gureak bezain sakonak, zalantzarik gabe, baina ez hain soila. Hemen negar egiten dute eta elkar besarkatu. "Indarra" diote eta ez dute zalantzarik atzerritarrak kaletik geratu eta Venezuelako herriak iraultza aurrera eramango duela ziurtatzeko. Iraultza Bolibartarraz mintzo dira.

Azken agurra eman diote Hugo Chavezi mundu osoko agintari politiko eta milioika herritarrek Caracaseko Akademia Militarrean. Sortuk delegazioa bidali du, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Asier Altuna Sorturen nazioarteko harremanetarako Amerikako arduraduna. Garitanorekin hitz egin dute Info7 irratian eta Chavezi agurtzera hurbildu den jendetza ikusita txunditurik azaldu da. Modu berean ziur da iraultza bolibartarrarekin jarraituko duela herrialdeak.

{audio}http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/03/20130308_26811.mp3{/audio}

Bihar, ostirala 8, Venezuelako hiriburu Caracas-en Hugo Chavez-en omenez burutuko diren ekitaldietan izango da SORTUren ordezkaritza. Martin Garitano SORTUko kide eta Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Asier Altuna SORTUren nazioarteko harremanetarako lantaldeko Amerikarako arduradunak osatuko dute ordezkaritza.

Latinoamerikaren batasuna eta XXI. mendeko sozialismoaren aldeko borrokalari nekaezin izandako Hugo Chavez eta jendarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko Venezuelan zein nazioartean eginiko lan izugarria omendu nahi ditu SORTUk, bihar burutuko diren ekitaldietan parte hartuta.

Baliabideak
Pankarta eredua

Hugo Chavez, Venezuelako lehendakariaren heriotzaren aurrean, SORTUk bere doluminik sentikorrenak adierazi nahi dizkio bere familiari, indar bolivartarrei, eta Venezuelako gobernu eta herri osoari.

Hugo Chavezen heriotzarekin buruzagi aparta joan zaigu, Latinoamerikaren batasuna eta XXI. mendeko sozialismoaren aldeko borrokalari nekaezina.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.