Bihar, ostirala 8, Venezuelako hiriburu Caracas-en Hugo Chavez-en omenez burutuko diren ekitaldietan izango da SORTUren ordezkaritza. Martin Garitano SORTUko kide eta Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Asier Altuna SORTUren nazioarteko harremanetarako lantaldeko Amerikarako arduradunak osatuko dute ordezkaritza.
Latinoamerikaren batasuna eta XXI. mendeko sozialismoaren aldeko borrokalari nekaezin izandako Hugo Chavez eta jendarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko Venezuelan zein nazioartean eginiko lan izugarria omendu nahi ditu SORTUk, bihar burutuko diren ekitaldietan parte hartuta.