ALBISTEAK

Hugo Chavez Komandante Presidentearen heriotzaren berria lau haizetara zabaldu zenetik ehunka milaka venezuelarren malkoek bustita baina eguzki distiratsu batekin esnatu zen atzo Caracas.

Buruzagi errepikaezina agurtzeko aukera galdu ez nahi zuten Chavezen jarraitzaileek beteriko etorbide zabalek irudi bitxia zuten; kolore txuri eta gorriz jantzia, musika asko, freskagarriak – lege lehorra ezarri da luto ofizial egun hauetan – eta jatekoak saltzeko postu inprobisatuak eta elkar-kontsolatze adierazpen asko. Euskal Herrian ezagutzen dugun doluaren oso ezberdinak diren dolu adierazpenak; gureak bezain sakonak, zalantzarik gabe, baina ez hain soila. Hemen negar egiten dute eta elkar besarkatu. "Indarra" diote eta ez dute zalantzarik atzerritarrak kaletik geratu eta Venezuelako herriak iraultza aurrera eramango duela ziurtatzeko. Iraultza Bolibartarraz mintzo dira.

Gainera, mundu osoko herri, estatu eta erakunde sozialen babesa sentitzen dute.

Hor dago parte ofiziala. 30 Estatu Burutik gora. Hamarna kantziler; ehunka erakunde sozial eta politiko; kultura eta ekonomia munduko pertsonalitateak; nekazari, mehatzari eta langile mugimenduetako buruzagiak; ondoko herrialdeetako buruzagitza militarrak.

Guzti hori, Venezuelako estilo partikularraz. Hugo Chavez-en aberriko estiloaz.

Martin Garitano.
SORTUko kidea eta Gipuzkoako Diputatu Nagusia

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.