ALBISTEAK

Jon Andoni Lekue SORTUko ordezkariak parte hartu zuen apirilaren 18an "Kolonbian bakerako nazioarteko topaketen" aurkezpen ekitaldian. Aurkezpen hau, Kolonbiako kongresuaren konstituzio aretoan izan zen.

Goizean prentsaurreko masibo bat egin zen, non "herrien kongresuko" bozeramaileek; Marylen Sernak eta Alberto Castillak, kongresu honen helburuak eta egitaraua azaldu zuten. Beraiekin batera Hegoafrika, Estatu espainola, Argentina eta Honduraseko ordezkari politiko eta delegatuak egon ziren. Kolonbiako bizitza politikoaren hainbat pertsona ezagun ere prentsaurreko honetan parte hartu zuten, Piedad Cordoba eta hainbat diputatu besteak beste.

Gorka Elejabarrieta, SORTUko ordezkariak atzo CAMPAC eta HALDANE elkarteek, Garden Court Chambers-en (Londres erdialdean) antolaturiko hitzaldian parte hartu zuen. Hitzaldia Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatua zen "GIVE PEACE A CHANCE IN THE BASQUE COUNTRY: JUSTICE AND FREEDOM FOR POLITICAL PRISONERS" izenburupean.

Kolonbiako hainbat eragile sozialek antolaturik "Congreso para la Paz: Pueblos Construyendo Paz para la Vida Digna" izenburuko biltzarra burutuko da Bogotan, hilaren 19tik 22ra. Biltzarraren testuinguruan, bihar, hilak 18, Bakerako Nazioarteko Topaketa delakoa burutuko da Kolonbiako hiriburuan.

SORTUren ordezkari moduan izango da Bogotan Jon Andoni Lekue, nazioarteko harremanetarako lan taldeko kidea. "Tratamientos y abordajes de los Conflictos armados en el mundo" izenburuko mahai inguruan hitzartzea burutuko du Lekuek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen lotura interesgarri bat, eta beste bat.

Hauteskundeen bitartez, Venezuelako herriak Hugo Chavez presidentearen ondorengoa hautatu du. Buruzagi bolivartarrak hil aurretik izendatu zuen ordezkariari, Nicolas Madurori, iraultzak zehaztu bidetik urrats berriak emateko agindua eman diote venezuelarrek.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.