Duela egun batzuk, Abu Hamdiye, 64 urtekoa eta bizi osoko zigorra betetzen zegoena eztarriko minbiziaren ondorioz hil zen espetxean. Palestinar preso politikoak suntsitzea helburu duen Israeldar gobernuaren jarrera kriminal eta intrantsigentearen ondorioz hildako preso palestinarren zerrenda luzean heriotza bat gehiago.
Fawaz Al-Shalawdi presoa hiltzeko arriskuan dago. Bere osasuna, dagoeneko 260 egunez luzatzen den gose grebaren ondorioz, okerrera egiten jarraitzen du eta bere bihotza edozein momentuan gelditu daiteke.
SORTUtik gose greban dauden preso palestinarrei, beraien familiei eta beraien eskubideen errespetuagatik eta beraien askatasunagatik borrokatzen duten elkarte palestinar guztiei, gure elkartasuna adierazi nahi diegu.
Dei bat egin nahi diegu Europa zein nazioarteko instituzioei: palestinar preso politikoen eskubideen errekonozimendua, Israelen jarrera kriminalaren eta errepresioaren amaiera eska dezaten.