ALBISTEAK

Kolonbiako milaka herritar atera ziren atzo kalera, FARC eta Kolonbiako gobernuaren artean bakea lortzeko helburuz Kuban ematen ari diren elkarrizketei babesa emateko.

50 urteko gatazkaren ostean, 2012ko irailaz geroztik Kolonbiako gobernua eta FARC-EP gerrilla negoziazio prozesuan aurkitzen dira, Kubako La Habanan. Negoziazio prozesu honek zailtasun eta etsai handiak dituen arren, aurrera darrai. Atzo ikusi ahal izan zen bezala Kolonbiako herriak bakea nahi du eta horrela adierazi zuen kalera ateraz eta negoziazio prozesuari babesa emanez.

Mobilizazioa hasiera batean Marcha Patrioticak bultzatu bazuen ere gero beste eragile ugari gehitu dira. Martxan parte hartu dute kolonbiar gizarteko sektore ugarik, ezkerretik hasita, Santos presidenteraino, guztiak asmo berberarekin: Habanan ematen ari diren elkarrizketei babesa adierazi eta aldeei bakea lortu dezaten eskatu.

Bogotan buruturiko mobilizazio nagusiaz gain, munduaren luze zabalean burutu dira mobilizazioak.

Sortuk bat egin du mobilizazio hauekin eta burutu diren lemarekin "Bakea, demokrazia eta zerbitzu publikoen defentsa" eta SORTUko kide Igor Zulaika eta Iraide Lejarretak Bruselan burutukoan hartu zuten parte.

Kolonbian zein Euskal Herrian bake justu eta iraunkor bat lortzeko elkarrizketa eta negoziazioa dira bide bakarra.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.