ALBISTEAK

Jon Andoni Lekue SORTUko ordezkariak parte hartu zuen apirilaren 18an "Kolonbian bakerako nazioarteko topaketen" aurkezpen ekitaldian. Aurkezpen hau, Kolonbiako kongresuaren konstituzio aretoan izan zen.

Goizean prentsaurreko masibo bat egin zen, non "herrien kongresuko" bozeramaileek; Marylen Sernak eta Alberto Castillak, kongresu honen helburuak eta egitaraua azaldu zuten. Beraiekin batera Hegoafrika, Estatu espainola, Argentina eta Honduraseko ordezkari politiko eta delegatuak egon ziren. Kolonbiako bizitza politikoaren hainbat pertsona ezagun ere prentsaurreko honetan parte hartu zuten, Piedad Cordoba eta hainbat diputatu besteak beste.

Gero, nazioarteko ordezkariek, (50tik gora), eta herrialde ezberdinetako ordezkari diplomatikoak bertan zeudenak laburki agurtzeko aukera izan zuten.

Arratsaldean bi mahai-inguru egon ziren. Lehenengoan nazioarteko egoera geopolitikoaren errepaso bat eta zenbait bake prozesuen egoeraren azterketa egin zen. Mahai-inguru honetan SORTUko kideak hitza hartu zuen ANCko ordezkari eta Khulumani (Kolonbiarekin elkartasun taldeko) kide den Judy Seyman, Santiago Alba Rico intelektuala eta Francois Houtard soziologo marxistarekin batera.

Bigarren mahai-ingurua "Hego Amerikan erresistentzia prozesuak eta bakearen eraikuntza" izan zuen hizpide. UNRCko buruzagi ohi bat eta FMLNko ordezkari batek Guatemala eta El Salvadorren bizi izandako bake prozesuak aztertu zituzten. Bereziki prozesu hauetan egindako akatsak eta topatutako zailtasunez aritu ziren.

Eztabaida honetan parte hartu zuen ere Via Campesina eta Frente Popular Dario Santillan-eko kideek. Hauek Latinoamerikako nekazarien eta herri indigenen erronkak azaldu zituzten.

Hurrengo egunetan bakerako kongresuaren "Congreso para la paz" baitan antolaturiko eztabaida eta ekimen ezberdinetan, Kolonbia guztitik etorritako 15000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dutela espero da. Talde sozial ezberdinen, nekazarien, indigenen ordezkariak espero dira Kolonbiako Unibertsitate nazionalean ospatzen ari den kongresuan.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.