ALBISTEAK

Igor Zulaika eta Iraide Lejarreta, Sorturen Europarako ordezkariak Bruselan asteburu honetan burutu den RTP-ren azkenengo sesioan izan dira.

Russell Tribunala, Ekialde hurbilean bakea eta justizia bultzatzen engaiaturik dauden munduko hainbat pertsona esanguratsuak sorturiko nazioarteko tribunal herritar bat da.

Asier Altunak ordezkatu du SORTU Mexikoko Partido del Trabajo-k antolaturiko XVII. Nazioarteko Mintegian.

Mundu osoko 250 ordezkarik hartu dute parte mintegian, eragile eta alderdi ezberdinak ordezkatuz. Mintegian nazioarteko errealitate eta egoera ezberdinak aztertu dira, tartean, Euskal Herrikoa.

Asier Altunak buruturiko hitzartzean eratu berri den SORTU aurkezteaz gain,Euskal Herriko egoera politikoaren eta konponbide prozesuaren nondik-norakoen berri eman zuen.

Konponbide prozesuari babes adierazpen aurkeztu zuen Altunak, mintegiak aho batez onartu zuena (behean ikusgai).

SORTUren Europarako ordezkariak Igor Zulaika eta Iraide Lejarretak, gaur Bruselan "Europar udaberri baten alde" mugimenduak antolaturiko manifestaldian parte hartu dute.

Manifestaldi hau bestelako protesta ekimenekin batera, gaur eta bihar Bruselan EBko udaberriko gailurrean, bildurik dauden Europako buruzagiek krisiari aurre egiteko hartu nahi dituzten herstura ekonomiko neurriak salatu nahi izan du.

Bilbon Venezuelako kontsula den Yolanda Rojas, Ziortza-Bolibarren Sortuk Hugo Chavezi eskainitako omenaldian izan da gaur. "No suena igual Chávez vive, la lucha sigue, en euskara" esan du Rojasek ekitaldian hitza hartu duenean,. Eskertu egin du Venezuelako kontsulak Chavezen omenaldiari erantzunez ehundaka lagun bertan izatea eta ondoren, Chavez komandante zendu ondoren bere alabarengandik jasotako emaila irakurri du. "Bere kontrakoek inoiz ezin izan dute jasan beti egia esaten zuela, haientzat hori parkaezina da".

Ehundaka pertsonek hartu dute parte ekitaldian, besteak beste, Ziortza Bolibarko zinegotziak, Bilduko Lekeitio eta Markina-Xemeingo alkateak eta Sortu Bizkaiko Herrialde Kontseiluko kideak. Txalapartaren soinuak entzun ondoren, abeslari batek "Izarren hautsa" kanta eskaini du. Bukaeran, aurreskua eta lore eskaintza egin zaio Bolibarren oroigarrian kokatu den Chavezen argazkian. Internazionala eta Eusko Gudariak kantekin bukatu da ekitaldia.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.