SORTUren Europarako ordezkariak Igor Zulaika eta Iraide Lejarretak, gaur Bruselan "Europar udaberri baten alde" mugimenduak antolaturiko manifestaldian parte hartu dute.
Manifestaldi hau bestelako protesta ekimenekin batera, gaur eta bihar Bruselan EBko udaberriko gailurrean, bildurik dauden Europako buruzagiek krisiari aurre egiteko hartu nahi dituzten herstura ekonomiko neurriak salatu nahi izan du.
"Gure demokrazia beraien herstura ekonomikoaren kontra" lemapean ehunka pertsona parte hartu dute manifestaldian. Europako ezkerreko hainbat alderdietako kideek hartu dute parte manifestaldian SORTUko ordezkariekin batera. Igor Zulaika eta Iraide Lejarretak Europar ekonomi politikoei buruzko iritziak elkartrukatu dituzte ordezkari hauetako zenbaitekin, Alemaniako Die Linke alderdiko Andrej Hunko eta Danimarkako Enhedslisten alderdiko Nikolaj Villumsen-ekin besteak beste. Bi hauek beraien herrialdetako parlamentuko kideak dira.