Bilbon Venezuelako kontsula den Yolanda Rojas, Ziortza-Bolibarren Sortuk Hugo Chavezi eskainitako omenaldian izan da gaur. "No suena igual Chávez vive, la lucha sigue, en euskara" esan du Rojasek ekitaldian hitza hartu duenean,. Eskertu egin du Venezuelako kontsulak Chavezen omenaldiari erantzunez ehundaka lagun bertan izatea eta ondoren, Chavez komandante zendu ondoren bere alabarengandik jasotako emaila irakurri du. "Bere kontrakoek inoiz ezin izan dute jasan beti egia esaten zuela, haientzat hori parkaezina da".
Ehundaka pertsonek hartu dute parte ekitaldian, besteak beste, Ziortza Bolibarko zinegotziak, Bilduko Lekeitio eta Markina-Xemeingo alkateak eta Sortu Bizkaiko Herrialde Kontseiluko kideak. Txalapartaren soinuak entzun ondoren, abeslari batek "Izarren hautsa" kanta eskaini du. Bukaeran, aurreskua eta lore eskaintza egin zaio Bolibarren oroigarrian kokatu den Chavezen argazkian. Internazionala eta Eusko Gudariak kantekin bukatu da ekitaldia.
Rojas-ek hitza hartu aurretik, Maribi Ugarteburu Bizkaiko Sortuko koordintzaileak "Chavezek orain arte gidatutako Iraultzak, orain Venezuelar herri mugimenduaren eskuetan gelditzen dena, itxaropena eta ilusioa itzuli dio Venezuelar herriari eta mundu osoko militante iraultzaileoi., demostratu duelako azterketa teorikoetatik haratago posible dela gauzak beste era batez egitea, erakutsi du praktikan beste Venezuela posible dela eta gainera horren oinarrien eraikuntzan urrats sendoak eman ditu. Amets eta asmo berberetan oinarritutako beste mundu bat ere posible dela aldarrikatzen dugu. Eta beste Euskal Herria posible dela ere esaten dugu, posible eta beharrezkoa, eta esfortsu horretan ahaleginduko gara".
EAJrentzat ere hitzak izan ditu Maribi Ugarteburuk. "PNV Espainiako morroi izateko trajea du eta egunero erabiltzen du traje bera. Guk ez dugu inoiz jantziko traje hori, herri askeak eta mugimendu askatzaileak ditugulako irizpide".