ALBISTEAK

Igor Zulaika eta Iraide Lejarreta, Sorturen Europarako ordezkariak Bruselan asteburu honetan burutu den RTP-ren azkenengo sesioan izan dira.

Russell Tribunala, Ekialde hurbilean bakea eta justizia bultzatzen engaiaturik dauden munduko hainbat pertsona esanguratsuak sorturiko nazioarteko tribunal herritar bat da.

Russell Tribunalak 4 urteko lanari bukaera eman dio asteburuan Bruselan buruturiko sesioan. Bertan tribunalak bere ondorio nagusiak aurkeztu ditu. Ondorioetan azpimarratzen denez, Israelgo estatuak Nazioarteko Giza Eskubideen zuzenbidea urratzen du behin eta berriz Palestinar herriarekin duen gatazkan.

Ekitaldietan Sortuko ordezkariak europar parlamentaria den Alda Sousa (Portugaleko Bloco de Esquerda) eta Alemanian Die Linke-ko parlamentaria den Annette GROTHekin egoteko aukera izan zuten.

Aipatzekoa da baita ere tribulaneko kide den Michael Masfield-ek (Zuzenbideko irakaslea eta giza eskubideetan aditua den abokatua) esandakoak. Hitza hartu zuenean adierazi zuen ez dela oso urruti joan behar herrien zapalketa batekin topatzeko eta Euskal Herrian ematen diren eskubide urraketak gogora ekarri zituen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.