ALBISTEAK

Asier Altunak ordezkatu du SORTU Mexikoko Partido del Trabajo-k antolaturiko XVII. Nazioarteko Mintegian.

Mundu osoko 250 ordezkarik hartu dute parte mintegian, eragile eta alderdi ezberdinak ordezkatuz. Mintegian nazioarteko errealitate eta egoera ezberdinak aztertu dira, tartean, Euskal Herrikoa.

Asier Altunak buruturiko hitzartzean eratu berri den SORTU aurkezteaz gain,Euskal Herriko egoera politikoaren eta konponbide prozesuaren nondik-norakoen berri eman zuen.

Konponbide prozesuari babes adierazpen aurkeztu zuen Altunak, mintegiak aho batez onartu zuena (behean ikusgai).

Berriki hildako Hugo Chávez presidente venezuelarra oso presente izan da mintegian eta nazioarteko ordezkaritza guztien omenaldi beroa jaso du.

Resolución del seminario

2013/03/18
Konponbide prozesuari babes adierazpena

* Argazkian, Asier Altuna, hitza hartzean, Angel Figueroa euskal preso politikoa oroituz xingola beltzdun ikurrinarekin.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.