ALBISTEAK

SORTUko ordezkaria eta Amaiur-ko senataria den Urko Aiartzak, Tunisiako Fronte Popularraren kongresuan zein alderdi honek antolaturiko nazioarteko konferentzian parte hartu du.

Sorturekin batera nazioarteko hainbat indar aurrerakoi gonbidatuak izan dira kongresu honetara. Bertan beteak beste Maroko, Egipto, Algeria, Siria, Palestina, Libano Portugal, Katalunia, Espainia, Italia, Frantzia, Grezia, Venezuela Kolonbia zein Haitiko ezkerreko indarrak egon dira.

Kongresuan hitzartzea egiteko aukera izan du Aiartzak eta bertan Fronte Popularra eta Tunezeko herria zoriondu ditu, abiaturiko prozesu iraultzaileagatik. Choukri Belail fronteko zuzendaritzako kidearen erailketa salatu du ere eta elkartasuna agertu die familia zein lagunei.

Jarraian nazioarteko egoeraz mintzatu da, neokolonialismoaren aurka ari diren herriei elkartasuna agertuz. Bukatzeko egungo egoeran burujabetzaren aldeko borrokaren garrantzia azpimarratu du.

Tunisiako Fronte Popularreko zuzendaritzako kideekin zein FPLPko fundatzaile eta egun Palestinar Kontseilu Nazionaleko kide den Salah Salah-rekin biltzeko ere.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.