SORTUko Nazioarteko Harremanen arduraduna Gorka Elejabarrietak eta Europako Ordezkaria Igor Zulaikak Kopenhagen Enhedslisten (Aliantza Gorri-Berdea) alderdiak eginiko kongresuan parte hartu dute apirilaren azken asteburuan.
Enhedslisten (Aliantza Gorri-Berdea) Danimarkako ezkerreko batasunaren alderdia da. Egun 9 200 kide ditu eta azken legebiltzarreko hauteskundeetan 12 eserleku lortu zituen.
Kongresuan, besteak beste, zentro-ezkerreko gobernuaren aurrekontuak berriro babesteko aliantzak jartzen dituen baldintzak zehaztu dituzte Enhedslisten-eko ordezkariek. Era berean, heldu den urteko Europako Hauteskundeetan ez duela alderdi bezala parte hartuko erabaki du aliantzak.. Horrenbestez, EBren aurka diren herri mugimenduak aurkezturiko zerrendak babesten jarraituko du Aliantza Gorri-Berdeak.
SORTUko ordezkariek hainbat eztabaidetan parte hartzeaz gain, kongresura joan diren hainbat nazioarteko delegatuekin bilerak burutu dituzte.
Besteak beste Die Linke (Alemania), Bloco de Esquerda (Portugal), Dutch Socialist Party (Holanda), Movimiento al Socialismo (Bolivia), Partido Socialista Unido de Venezuela (Venezuela), Polisario (Sahara), Rodt (Norvegia), PUDEMO (Swazilandia), Left Alliance (Finlandia), Socialist Party (Egipto), Vänsterpartiet (Suedia) eta antolakunde palestinar ezberdinekin biltzeko eta eztabaidatzeko aukera izan dute.
(Informazio gehiago:http://www.enhedslisten.dk/content/red-green-alliance)