SORTUren Nazioarteko harremanen arduraduna, Gorka Elejabarrietak, Euskal Herriko konponbide prozesuaz eta egungo egoeraren inguruan Oslo-n (Norvegia) ospatu den mintegi batean parte hartu du.
Mintegia, Bake Ikerketarako Osloko institutuak (PRIO)k antolatu du eta institutu honen ikerketa proiektu berriaren abiapuntua izan da. Ikerketa berri honek "Subirautzak pentsatzen: Estatuen mugak eta globalizazioa" gaia jorratuko du eta Norvegiako ikerketa kontseiluarengatik finantzatua dago.
SORTUko kidearekin batera, bertan parte hartu dute Lokarriko koordinatzaile den Paul Riosek eta EHUko irakaslea den Pedro Ibarrak.
Gorka Elejabarrietak, konponbide prozesuak aurrera egin dezan, atzo Foro Sozialak egindako gomendioen balio azpimarratu du. Zentsu horretan beharrezkotzat jo du, gainontzeko eragile politiko, sozial eta instituzionalek dei honi modu eraikitzaile batean erantzun diezaioten eta konponbide prozesuan inplikatu daitezen.