ALBISTEAK

Ahmad Sa'adat, Palestinar buruzagia, parlamentaria eta Palestinar Askapenerako Frente Popularreko idazkari orokorra 2006ko martxotik Israeleko espetxetan dago. Aurretik, 2002etik hain zuzen ere, Palestinar autoritateen espetxetan egon zen, Britainiar eta Estatu Batuar zaindarien zaintzapean.

SORTUk, irailaren 28, larunbaterako, "Jaque al Rey" lemapean ekitaldi politikoa antolatu duen 25S koordinakundeari bere elkartasuna adierazi nahi dio. Ekitaldi horretan, beste behin, koroaren izaera atzerakoi eta ez demokratikoa agerian utziko da.

SORTUk independentzia eta sozialismoaren aldeko apustua egiten du; nazio askeen nazioarteko hitzarmenaren baitan integratuko den Euskal Errepublika, Euskal Herri independente bat sortzeko.

Konpromiso horretatik, SORTUk ondorengoa adierazi nahi du: Borboitarren Monarkia, zeina gaur espainiar hiritarren artean korrupzio eskandaluez inguratutako instituzio gisa agertzen den, Estatu eredu baten kareorea da; Franko diktadorearen heriotzaren inguruan akordatua, elite ekonomikoen pribilegioen jarraipena eta herrien giltzaperatzea (horien artean Euskal Herria) bermatu zuena. Giltzaperatze hori, erregea babesle gorena duen espetxe konstituzionalean oinarritzen da.

Horregatik, gure begikotasuna eta elkartasun internazionalista adierazi nahi diegu Madrilen, herrien eskubideen errespetuan eta justizia sozialean oinarritutako errespetuzko eredu politiko baten alde "Erregeari Xakea" aldarrikatuz elkartuko diren pertsona eta eragileei.

SORTUk ongi etorria eman nahi dio Ogadeneko Nazio Askapenerako Frontea (ONLF) eta Etiopiako gobernuak negoziazioei berrekin diotenaren berriari. Horrela baieztatu du, Abdirahman Mahdi ONLFko sortzaile eta bozeramaileak.

Elkarrizketak, zonaldea suntsitua, zokoratua eta garapen beharrean utzi duen gatazka luze baten amaiera ekarri dezakete.
II Mundu gerra ostean eta Italiar tropen alde egitearekin batera, Etiopia Ogadeneko lurraldeak bereganatu zituen; 4,5 miloi biztanleko herrialdea, zeinaren loturak Ogadeni klanarekin Somalia eta Keniako zonalde nagusienetara zabaltzen diren.

Sortu-k asteburu honetan egin diren hauteskundeen emaitzengatik zoriondu nahi du Tamildar herria eta bereziki Tamil National Alliance alderdia.

Tamil National Alliance-k herritarren gehiengoaren babesa lortu du eta argi erakutsi du tamilek bere eskubide nazional, kultural eta politikoak errespetatuak izan daitezen nahi dutela. Lortutako babes popular honek eskubide hauen ezagutzaren bidean aurrerapauso itzela da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.