Sortu-k asteburu honetan egin diren hauteskundeen emaitzengatik zoriondu nahi du Tamildar herria eta bereziki Tamil National Alliance alderdia.
Tamil National Alliance-k herritarren gehiengoaren babesa lortu du eta argi erakutsi du tamilek bere eskubide nazional, kultural eta politikoak errespetatuak izan daitezen nahi dutela. Lortutako babes popular honek eskubide hauen ezagutzaren bidean aurrerapauso itzela da.
2009an Sri Lankako gobernuak tamilen aurkako suntsiketa gauzatu nahi izan zuen milaka hildako eta deserriratu eraginez. LTTEarekin bukatzeko eta gatazka politikoari aurre egiteko, errepresio bide bortitz eta ankerrenak erabili zituen. Hauteskunde emaitza hauek Sri-Lankako agintarien estrategiaren porrota agerian uzten dute, gatazka politikoaren existentzia mahai gainean jarriz.
Sarraskia izan zenetik lau urte pasa direnean izandako hauteskunde hauetan, Tamil herriak erakutsi du, azken urteetan sufritu duen errepresio eta guda estrategiaren gainetik bizi-bizirik eta indartsu diharduela bere herri eskubideen aldeko borrokan.
Zorionak Tamil Herria! Aurrera Tamil Eelam!
Euskal Herria 2013ko Irailak 24
Sorturen Nazioarteko Saila