ALBISTEAK

SORTUk ongi etorria eman nahi dio Ogadeneko Nazio Askapenerako Frontea (ONLF) eta Etiopiako gobernuak negoziazioei berrekin diotenaren berriari. Horrela baieztatu du, Abdirahman Mahdi ONLFko sortzaile eta bozeramaileak.

Elkarrizketak, zonaldea suntsitua, zokoratua eta garapen beharrean utzi duen gatazka luze baten amaiera ekarri dezakete.
II Mundu gerra ostean eta Italiar tropen alde egitearekin batera, Etiopia Ogadeneko lurraldeak bereganatu zituen; 4,5 miloi biztanleko herrialdea, zeinaren loturak Ogadeni klanarekin Somalia eta Keniako zonalde nagusienetara zabaltzen diren.

Konstituzioa, oztopoa.

Iazko elkarrizketak ONLF-k, Etiopiako konstituzioa negoziaketetarako aurrebaldintza gisa onartzera ukatu zenean amaitu ziren. Nahiz eta konstituzioak berak autodeterminaziorako eskubidea onartzen duen, gobernuak honen garapenerako edozein tresnari uko egiten dio.

ONLF-ren helburu bakarra Ogadeneko Etiopeak beren etorkizuna erabaki dezaten da.

Egun Ogaden-en dauden Etiopiako Nazio Defentsarako Indarrez (ENDF) gain, gobernuak bertako milaka somaliar kontratatu zituen polizi indar berezi bat sortzeko ONLFren kontrako presio militarra areagotzeko. Gobernuaren aldeko indarrak populazio zibilaren kontrako gehiegikeriengatik salatuak izan da Human Rights Watchek 2010an egindako informe batean. Presoen egoera ere kezkagarria da.

SORTUk ongi etorria eman nahi dio bakea lortzeko aukera berri honi. Era berean dei egin nahi die ONLF eta Etiopiako gobernuei Ogadeneko herriaren borondatean oinarrituriko bake justu eta iraunkor bat lortzeko ahaleginetan jarraitu dezaten.

Euskal Herria 2013ko Irailak 25
Sorturen Nazioarteko Saila

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.