SORTUk, irailaren 28, larunbaterako, "Jaque al Rey" lemapean ekitaldi politikoa antolatu duen 25S koordinakundeari bere elkartasuna adierazi nahi dio. Ekitaldi horretan, beste behin, koroaren izaera atzerakoi eta ez demokratikoa agerian utziko da.
SORTUk independentzia eta sozialismoaren aldeko apustua egiten du; nazio askeen nazioarteko hitzarmenaren baitan integratuko den Euskal Errepublika, Euskal Herri independente bat sortzeko.
Konpromiso horretatik, SORTUk ondorengoa adierazi nahi du: Borboitarren Monarkia, zeina gaur espainiar hiritarren artean korrupzio eskandaluez inguratutako instituzio gisa agertzen den, Estatu eredu baten kareorea da; Franko diktadorearen heriotzaren inguruan akordatua, elite ekonomikoen pribilegioen jarraipena eta herrien giltzaperatzea (horien artean Euskal Herria) bermatu zuena. Giltzaperatze hori, erregea babesle gorena duen espetxe konstituzionalean oinarritzen da.
Horregatik, gure begikotasuna eta elkartasun internazionalista adierazi nahi diegu Madrilen, herrien eskubideen errespetuan eta justizia sozialean oinarritutako errespetuzko eredu politiko baten alde "Erregeari Xakea" aldarrikatuz elkartuko diren pertsona eta eragileei.