ALBISTEAK

Duela 40 urte, zorigaiztoko 1973ko irailaren 11an, Pinochetek, Estatu Batuen oniritziarekin, gidaturiko estatu kolpe militar faxistaren testigu zuzena izan zen mundua.

Denok dugu gogoan hegazkin militarrek "Palacio de la Moneda" bonbaz erasotzen zuteneko irudia. Bertan zegoen Herriak aukeratutako lehendakaria, Salvador Allende Jauna, bere bizitzarekin herriak aukeratutako gobernua defendatzen; herritar batasuna eta demokrazia ankerkeria faxistaren aurrean defendatzen. Kolpe militar honek hasiera eman zion atxilotze tortura, erailketa eta era guztietako basakerien garai bati.

40 urte beranduago, Allenderen oroipena mundu hobeago baten alde borrokatzen dugun guztion gogoan jarraitzen du. Gaur, Allendek bere azken diskurtsoan aipatutako zumardi haiek, berriz ere irekiak dira askatasunean eta justizian oinarritutako mundu berri baten alde borrokatzen dugun guztiontzat.

Euskal Herritik, SORTUn, egun berezi honetan, Salvador Allende gogoratu eta omendu nahi dugu. Era berean, gure konpromezua berresten dugu Allendek borrokatu eta bizitza eman zuen mundu hobeago horren alde borrokan jarraitzeko. Justizian, berdintasunean eta askatasunean oinarrituriko mundu baten alde.

Allende vive la lucha sigue!

Euskal Herria 2013ko Irailak 11
Sorturen Nazioarteko Saila

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.