SORTUk, Swazilandiako poliziaren unitate bereziak aurrera eramandako Musa Dube bertako alderdi komunistaren idazkari ordearen atxiloketa salatu nahi du eta Duberen berehalako askatasuna eskatzen du.
Irailaren 14ean Swazilandiako poliziaren unitate bereziak, Lukhozi-k, Musa Dube Swazilandiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi ordea atxilotu zuen, Mswati-ren erregimenak datorren Irailaren 20an antolaturiko "hauteskundeak" boikotatzearen aldeko kanpainan parte hartzen ari zenean.
Swazinlandian egin behar diren hauteskunde bakarrak hauteskunde justu eta askeak direla, zeinetan alderdi guztiek nahiko luketen plataforman parte hartu ahalko duten, mezua zabaltzeko kanpainan lanean ari zen lanean Dube. Irailean Swazilandian egingo diren hauteskundeak Mswati-ri zeinek hobeto men egingo dion aukeratzeko baino ez dute balioko.
SORTUk Musa Duberen atxiloketa salatzen du eta berehalako askatasuna eskatzen du. Era berean swaziar preso politiko guztien askatasuna eskatzen dugu. Mswatiren erregimenak amaitu behar du eta aldaketa demokratikoa eman dadin hauteskunde aske eta justuak egin behar dira Swazilandian.