Ahmad Sa'adat, Palestinar buruzagia, parlamentaria eta Palestinar Askapenerako Frente Popularreko idazkari orokorra 2006ko martxotik Israeleko espetxetan dago. Aurretik, 2002etik hain zuzen ere, Palestinar autoritateen espetxetan egon zen, Britainiar eta Estatu Batuar zaindarien zaintzapean.
Sa'adat-ek hiru urte baino gehiago eman zituen isolamenduan; 2012ko apirila-maiatzean milaka palestinar preso aurrera eraman zuten Karameh-ko gose grebarekin erregimen horrekin amaitzea lortu zuten arte.
Askatasunik gabeko 11 urteren ostean, gure ahotsak altxatzen ditugu beste behin ere esateko: Askatasuna Ahmad Sa'adat-entzat!! Askatasuna Palestinar Preso Politikoentzat!
Sortuk bere elkartasuna adierazi nahi die Ahmad Sa'adat-i eta israeldar espetxeetan preso dauden 5200 palestinar preso politikoei.