Europarako SORTUko ordezkaria den Jon Andoni Lekuek Italiako Rette dei Comunisti-k antolatutako Europako Mediterraneoko foroan hartu du parte.
Erroman burutu den foro honetan, ezker ikuspegitik Europar Batasunaren alternatibak landu dira (informazio gehiago http://www.retedeicomunisti.org/index.php/iniziative/275-roma-30-novembre-1-dicembre )
Gaur Eskoziako Gobernuak independentziarako "Liburu zuria" argitaratu du. 600 orritik gorako ibilbide-orria osatu du Gobernuak, Irailaren 18an Eskoziak Independentziaren aldeko bozka emango balu, gobernuak estatu independentea osatzeko hartuko lukeen ibilbidea zehaztuz.
Dokumentu osoa http://scotreferendum.com/ web orrian dago eskuragarri.
Dokumentuaren harira asteburuan RIC-en Dennis Canavan-i entzundakoak ekarri nahi nituzke gogora: "Ez naiz Eskoziako Gobernuaren bozeramailea. Ez naiz SNPeko kidea. Baina nire ustez Independentziaren alde dauden lagun guztiek ongi etorria eman beharko liokete Liburu Zuriaren argitalpenari. Egun independentziarako mahaigainean daukagun bide-orri errealista bakarra delako. Baliteke plan horren detaile guztiekin ados ez egotea. Baliteke ados ez egotea Eskoziako Gobernuarekin Estatuaren burua nor izan behar duenarekin, Libera gure moneta izan behar duenarekin, edo NATOko kide izan behar dugunarekin, baina ez gaitezen galdu. Mantendu bista jo-puntuan. Saria irabazten zentratu gaitezen."
Datorren Azaroaren 23an Glasgown burutuko den Independentzia Erradikalaren 2013ko Konferentzian, RIC, parte hartuko du Sortuk. Aurreko urtean konferentziaren lehenengo bilkuran parte hartu zuen Ezker Abertzaleak.
Lehenik eta behin Eskoziaren egungo egoeraz eta hurrengo urtean ospatuko den erreferendumaz hitz egin nahiko nuke ideia bat argi uzteko: Eskoziako herritarrek modu ordenatu eta adostuan euren etorkizuna erabakiko dute inolako arazorik gabe, Eskoziako eta Erresuma Batuko Gobernuek onartzen duten mekanismo baten arabera.