Europarako Sortuko ordezkaria den Igor Zulaikak, Sinn Feinek, hurrengo larunbata 19, Londonen antolaturiko konferentzian izango da.
"Irlanda berri baterantz: bake prozesuaren fase berri bat" konferentzia, Ostiral Santuko akordioen 15 urteurrenaren harira ospatzen da.
Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 15 urte hauetan Irlandako egoeran zein Irlanda eta Bretainia Handiaren arteko harremanetan aldaketa garrantzitsuak eman dira.
Hala ere, Londoneko ekimenaren bultzatzaileek adierazten duten bezala "prozesu honek aurrera egiten jarraitu behar du bere egungo fasean eta kapitulu berri bati ekin berdintasuna eta aldaketaren lorpena bermatzeko". Ostiral Santuko akordioak autodeterminazioren printzipioa jasotzen dute eta baita aldaketa konstituzionalerako tresna baten sortzea aurreikusten,
Londonen Urriaren 19an ospatuko den konferentzian joera politiko guztien ordezkariak hartuko dute hitza. (Hitzartzeen programa ikusi: http://www.londonirishunity.com/)
Hizlarien artean, egun hauetan bigarren urteurrena betetzen duen Aieteko deklarazioaren bultzatzaile izandako bi aurkitzen dira. Konferentzian hitza hartuko dute besteak beste, Sin Feineko lehendakaria den Gerry Adams eta Jonathan Powell, Bretainia Handiko lehen ministro ohi Tony Blairren kabinete burua izandakoa.
Sortuk konferentzia honetan egotea "Irlandako bake prozesua sostengatzeko aukera handi bat bezala ulertzen du eta baita; konpontzeke dauden auziak lantzeko konpromisoen inguruan, prozesu honetan inplikazio zuzena duten aldeen hausnarketak entzuteko aukera paregabea"