ALBISTEAK

Amaiur-eko senatari eta SORTUko kide den Urko Aiartzak, joan den asteburuan Irlandako Omagh hirian ospaturiko Sinn Féin – Republican Youth gazte erakundearen kongresuan hartu du parte.

Irlanda osotik etorritako 150 ordezkaritza baino gehiagok parte hartu dute kongresu honetan. Bertan, Sinn Feineko gazteak Irlandar batasunaren alde irmoki lan egiteko bere konpromisoa berrestu dute.

Urko Aiartza pozik azaldu da gazte erakundearen kongresuan parte hartzeko aukera izateagatik. Bere hitzartzean, Auzitegi Nazionalean asteotan euskal gazteen kontra izaten ari den epaiketa gogorarazi du, eta Irlandatik jasotako elkartasuna eskertu du.

Azkenik, Sinn Feineko gazteak animatu ditu lanean jarraitu dezaten Irlanda batua lortzeko.

Kongresuaren amaieran, euskal preso politikoei elkartasuna adierazi nahi izan diote Sinn Feineko gazteak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.