2010eko martxoan, hainbat Bake Nobel saridunek sinaturiko Bruselako Adierazpena euskalkonponbide prozesuarekiko nazioarteko komunitatearen etengabeko inplikazioaren abiapuntua izan zen.
Ordutik, Euskal Herrirako bake eszenatokiaren eraikuntzaren alde, mota eta tamainakoekimenak izan dira nazioartean.
SORTUk Kolonbian azken egunetan lurren itzultzea aldarrikatzen zuen komunitate buruzagiaren eta bi nekazal buruzagien erailketak salatu nahi ditu. Carlos Eduardo Olmos Cárdenas, lurren berreskuratze mugimenduko buruzagia eta Los Palmitos herriko (Sucre departamenduan) Biktimen Mahaiko partaidea, ezezagunek egindako tiroen ondorioz hil zen.
Igor Zulaika, Sorturen Europarako Ordezkariak, “Por la Paz y la Democracia en Colombia” izenburupean Bruselako Casa de America Latinan ospaturiko bilkuran hartu du parte.
Bilkura hau, Europako Kolonbiako Komunistek antolatua izan da. Sortuko ordezkariak bilkuraren konstituzio sesioan parte hartu eta hitza hartzeko aukera izan du. Juan Carlos Villamizar, sesioaren moderatzaileak Herrira-ren kontrako sarekada gogora ekarri eta elkartasuna adierazi die atxilotutakoei, Sortuko ordezkariari hitza eman aurretik.