ALBISTEAK

SORTUk elkartasunezko agur anaikor bat bidali nahi die lagun sahararrei El Jalil Sidi M'Hamed Frente Polisarioko kidearen heriotza dela eta. Al Jalil, joan den apirilaren 27an hil zen bihotzekoak jota. Polisarioko Sortzailea izandakoa, egun Frente Polisarioko Idazkaritza Nazionaleko kidea eta Arlo politikoko idazkaritzaren arduraduna zen.

Urko Aiartza senataria eta SORTUko kideak gogorarazi duen bezala, duela aste batzuk orain hildakoarekin hitz egiteko aukera izan zuen, ANCk Pretorian (Hegoafrikan) antolaturiko Nazioarteko Elkartasun Kongresuan.

Topaketa hartan agerian geratu ziren Frente Polisarioko kideen, El Jalil beraren eta Euskal Herriaren arteko anaitasun loturak, eta baita ezkerreko abertzale eta herri sahararraren artean dagoen laguntasun sakona, Aiartzak azpimarratutakoaren arabera.

Bere ibilbide luzean, El Jalid Saharako hainbat probintzietako gobernadorea izan zen. Goi mailako beste ardura karguak ere izan zituen, Hezkuntza ministroa, Barne ministroa, Okupatutako lurraldeen eta komunitateen ministroa eta Algeriako enbaxadore besteak beste.

"El Jalil Sidi M'Hamed bere bizitza osoa, kausaren zerbitzura eta Frente Polisarioren printzipioetara sakrifikatu du, Internazionalismoan oinarrituriko konbikzio sendoak zituen iraultzaile bat zen, Aiartzak azpimarratzen duenez.

Heriotza triste honen aurrean SORTUk, El Jalil-en familiari eta Polisarioari bere doluminik sakonenak helarazten dizkie eta El Jalilek bizitza osoa eskaini zion kausarekiko bere elkartasunezko konpromezua berresten du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.