ALBISTEAK

Syrizak asteburuan Atenas-en burutu duen lehen kongresuan hartu du parte Iraide Lejarretak, Sorturen Europarako arduradunak. Syrizako ordezkariekin biltzeko aukera izan du Lejarretak, bai eta kongresuan parte hartu duten hainbat nazioarteko ordezkaritzekin.

Argazkian, Lejarreta Natasa Theodorakopoulou, Kostas Isychos eta Errikos Finalis Syrizako nazioarteko arloko kideekin.

Errikos Finalis-ek otsailaren 23an Iruñean ospatu zen Sorturen biltzarrean hartu zuen parte eta Anaitasunan buruturiko ekitaldian ere hartu zuen hitza (https://www.youtube.com/watch?v=XOknS1TfHT4)

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.